info@jazpana.com
EU
ES
URRIAK 27 - 28 BEASAINEN, SARRERA DEBALDE

NORTZUK GARA?



Jazpana 2009 urtean Beasaingo hainbat gaztek sortutako ekimen kulturala da. Urte bete beranduago, Elkarte Kulturala da dagoeneko eta bere intentzio bakarra Beasaingo herrian ekitaldi kulturalak bultzatu eta antolatzea da.

Oraingoz Jazpana Fest jaialdia da ekitaldi hauen zutaberik garrantzitsuena eta urriaren azken asteburuan ospatzen da Bernedoeneako parkinean (ordua aldatzen den gauean).

Jaialdi honetan, saskibaloiaz, skateaz, graffittiez, argazkilaritzaz eta musikaz gozatzeko aukera izango da beste gauza askoren artean.

Jazpana Fest jaialdiak bi baldintza ditu jaiotzez ezarri zitzaizkionak eta bere horretan jarraitzeko ezinbestekoak direnak. Lehenik, herriko taldeei beraien musika erakusteko aukera ematea eta bigarrenik, ekitaldi zein kontzertu guztiak debalde izatea.




© 2017 Jazpana!Fest.
Gruiton Web Development