info@jazpana.com
EU
ES
URRIAK 28 - 29 BEASAINEN, SARRERA DEBALDE

ZER DA JAZPANAFEST?



Garai batean, Beasain eta inguruetako gazteak baserritik herriko plazara jeisten ziren beraien belarrietara musika iristen hasten zen bezain pronto. Plazatik zetozten doinuek kontrolaezina zen modu batean erakartzen zituen eszenatoki txiki haren menpera. Bertan, musikarien doinu eta erritmo zoroekin dantzan hasten ziren artikulazio guztiak hautsi, edo bikotekidearekin asmatu arte.

jazpana

Musikari haiek Jazz Band izena zeramaten baina hizkuntza herrikoiak azkar aldatu zien izena. Herriko plazan giroa alaitzen zuten talde haiek Jazpana alai eta zoroetan bilakatu ziren. Mende bat inguru beranduago, Beasain eta inguruko gazteak ez dira baserrietan bizi eta nahiz eta plaza idiliko hura gertuago duten, askoz ere hurrunago sentitzen dute. Dena ez da metro kontua...

Zatozte Ruralismo Postmodernora!

Horregatik, Jazpana kalera atera nahi dugu berriz ere, inguruko gazte guztiak bertan elkartu daitezen eta berriz ere erritmo eta doinu zoro haiekin dantza egin dezaten gorputzak kitto! esan arte. Txikitik handira, herritik mundura, ruralak izanez postmoderno sentitu gaitezkeelako. Gure herrian bizi arren, mundura begira gaudelako eta gaur egun mundua ere, gure herrian dagoelako. Dantzatu dezagun guztiok batera Jazpana berri hauen doinura.




© 2016 Jazpana!Fest.
Gruiton Web Development